Frantseseko ikastaroak

Institutuko fatxadaren argazkia
INSTITUT FRANÇAIS (BILBO)
Tlf.: 94 413 20 00  |  info.bilbao@institutfrancais.es

Institut Français,Frantziako Europarako eta Kanpo Arazoetako Ministerioaren zentro ofiziala da,eta frantsesa eta Frantziako eta herrialde frankofonoetako kultura zabaltzea du helburu nagusia. Bilboko ikastegiak 1.000 ikasletik gora eta, urte osoan, azterketa ofizialetan izena emandako 2.000 lagunetik gora ditu, eta frantsesa eta Frantziako kultura maite dituztenentzat erreferentziako tokia da.

Irailean hasiko dira Institut Françaisen 2019-2020 ikasturteko ikastaroak.Eskaintza helduei zuzenduta dago, hasiberrietatik hasita, edozer helburu dutela.Besteak beste, DELF/DALF azterketa ofizialak prestatzeko ikastaroak eta frantseseko ikastaro orokorrak eskaintzen ditu, askotariko erritmo eta ordutegirekin, guztien beharretara eta denborara egokitzeko.

Ahozko eta idatzizko komunikaziora bideratutako metodologiarekin, Institut Françaisek proposatzen dituen ikastaroen helburua da ikasleak egoera guztietan frantsesez komunikatzeko gai izatea, bai unibertsitatean / arlo profesionalean, bai arlo informalagoetan.Frantsesa atzerriko hizkuntza gisa irakasteko trebatuta dauden irakasle natiboek diseinatzen eta ematen dituzte ikastaroak.

Interesa dutenek Institut Françaisen webgunean eskuragarri duten formularioaren bidez eman dezakete izena. Programatutako ikastaroetan izena ematen dutenei lehentasunezko tarifa ezarriko zaie*. Informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Institut Françaisekin.

*Deskontua ez da online ikastaroetan, mintzapraktika tailerretan eta azterketetan aplikatuko.

 

Maila testa

Institut Françaiseko ikastaro batean izena eman nahi baduzu, zure frantses maila ebaluatu dezakezu test honen bidez

Aurrez aurreko ikastaroak

Urteko ikastaroak

Kontsultatu Institut Françaisen maila guztietako helduen urteko ikastaroen eskaintza osoa, zure helburua edozer dela.

Udako ikastaroak

Udan ere ikas dezakezu frantsesa. Helduentzako ikastaro trinkoak eskaintzen ditugu Bilbon, eta hizkuntza egonaldiak, Frantzian, Suitzan eta Kanadan.

Online ikastaroak

Zure beharretara eta denborara egokitutako eskaintza.Ikasi frantsesa askatasunez eta malgutasunez, ikaskuntza optimizatzeko tutore batek bermatuko dizun jarraipen pedagogikoari esker kalitaterik galdu gabe. Informazio gehiago eta izena emateko baldintzak.

Hizkuntza gaitasunaren azterketa

Egin frantseseko azterketa ofizialak (DELF eta DALF) eta eskuratu bizitza osorako balioko dizun diploma. Hurrengo deialdiei buruzko informazio guztia.