Ingelesa-Ikastaroak UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Ikastegietan

SPIK / HIZKUNTZA LABORATEGIA
Telefonoa: 94 601 81 84  |  Helbide elektronikoa: info@nikspik.net

SPIK/HIZKUNTZA LABORATEGIAK EUSKARA ETA INGELES ikastaroak eskaintzen ditu Bizkaiko UPV/EHUko eremu guztietan, batez ere Leioa-Erandion eta Bilboko zentroetan. Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen 3. solairuan dago eta bertatik ematen da zerbitzua Unibertsitatea osatzen duen komunitateari. 6 ikasgela ditu Leioan, eta beharren araberako beste batzuk Bilboko zenbait zentuetan (Bilboko Ingeniaritza Eskolan, Ekonomia eta Enpresa  fakultatean eta abarretan).

Maila guztietan ohiko ikastaroak, trinkoak eta mintza-praktikakoak antolatzen ditu ikasturte osoan zehar, goizeko zein arratsaldeko ordutegian. Prestakuntza berezia FIRST eta ADVANCED akreditazioak eskuratzeko.

  • OHIKO IKASTAROAK: 75 h. B1, B2, C1 eta C2 mailak.
  • FACE TO FACE: 10 tutoretza ikaslearen neurrira. One to One. Two to One
  • CONVERSATION: 30 h. Lauhileko bat.
  • TOPTULTE: Eskolak ingeleraz emateko akreditazioa.
  • IKASTARO TRINKOAK PAZKO ASTEAN ETA UZTAILEAN.
  • COFFEE CLUB: Ordubeteko mintza-saioa Garai kafetegian

Ingeles Tekniko/Akademikoko mintegiak irakasleei eta ikertzaileei zuzenduak, eta UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak diruz lagunduak

Eskariak aurkezteko epea: apirilaren 8tik maiatzaren 15era

Irakasleek ingeles teknikoko gaitasunak garatzeko premia dute, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua eta ikerketako jardueren garapen egokia erraztuko duen prosa zuzen, egokia eta arina lortzearren. Deialdi honen helburua, irakasleen eta ikertzaileen hizkuntza-gaitasuna hobetzera zuzendutako ingeles tekniko/akademikoko mintegiak antolatzea da, ahozkoak nahiz idatzizkoak. Ikastaroak Bizkaiko Campuseko Hizkuntza Laborategian diseinatu dira, Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak diruz lagunduak.

Ikastaroei buruzko informazioa ondoko dokumentuetan aurki daiteke. Eskariak aurkezteko epea: apirilaren 8tik maiatzaren 15era.