Leioa-Erandio guneko aparkalekuak

Leioa-Erandio guneak aparkatzeko eremu libreak ditu eta hiru solairuko aparkaleku bat, sarreran kokatua. Horrez gain, aparkaleku mugatuko eremu batzuk daude.

Horrez gain, eremu bat egokitu da, ikasle asko daramatzaten ibilgailuak aparka daitezen, liburutegiko beheko solairuan. Eremu horretan, hiru bidaiari edo gehiago eramateko konpromisoa hartzen duten ibilgailuak sartu ahal izango dira.

Eta, autoaren erabilera arrazionala sustatzeko, Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak "partekatu automobila" egitasmoa bultzatu du. Topagune horretan, Bizkaiko Campusera edo UPV/EHUko gainerako campusetara joateko edo bidaia bat egiteko ibilgailu pribatua partekatu nahi duten pertsonak biltzen dira.

Dena den, Campusera joateko, garraio publikoa gomendatzen zaitugu, hori baita ingurumena zaintzeko aukerarik onena.