Leioa-Erandio eremuan dutxak erabiltzeko aukera

Irudia

UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak, gure unibertsitatean mugikortasun iraunkorra sustatzeko asmoz, unibertsitateko kide guztiontzat (ikasleak, IIL eta AZP) 4 gune izango dituzte dutxatzeko Leioa-Erandio Eremuan. Hasieran baimena ikasturte baterako emango da eta, erabilera baldintzak betetzen badira, epe hori luzatzeko aukera egongo da.

Eraikinak

  • Bilboko Hezkuntza Fakultatea
  • Zientzia eta Teknologia Fakultatea
  • Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
  • Martina Casiano

Prozedura

  • Interesatuak formularioa bete beharko du.
  • Adierazitako helbide elektronikora erantzuna igorriko zaio, erabiltzeko argibideak adieraziz.
  • Baimenak indarrean dagoen ikasturteko abuztuaren 31ra arteko iraupena izango du. Baimena luzatu nahi badu beste eskaera bat egin beharko du.
  • Baja emateko, edo gorabeheraren bat jakinarazteko: administradora.vicer.campus-bizkaia@ehu.eus edo tel.: 94-601-2135

Erabiltzeko baldintzak

  • Eskatzaileak instalazioak zaintzeko eta, ahal den neurrian, lokala garbi mantentzeko konpromisoa hartzen du.
  • Lokalean sartzeko giltza behar badu, giltza hori egunero atezaindegian entregatzeko konpromisoa hartzen du.  
  • Baldintza horiek betetzen ez baditu, baimena automatikoki kenduko zaio.