Bilboko Gazte Solidarioak
Deialdi honetan 45 plaza jartzen dizkizugu eskura Otxarkoaga eta Bilbo Zaharrean etxea partekatzeko; hileko errenta 55 eurokoa izango da, gehi uraren eta argiaren gastuak.
Programan parte hartzeko eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira. Bizkaiko Campuseko web orrian dagoen eskariaren bidez.
Eskariak aurkeztu ahal izango dira 2026ko ekainaren 2tik uztailaren 15era bitartean. Behin-behineko ebazpena IRAILeko BIGARREN ASTEAN argitaratuko da eta emandako plazak behin betiko bilakatuko dira urriaren hasieran, kontratua sinatzen denean. Gogoan izan, kontratuaren sinatzeko, matrikula formalizatuta egon behar dela.
Hurrengo dokumentuak ostatusolidarioa@ehu.es emailera bidali behar dira:
- NAN edo Pasaportea
- Curriculum vitaea
- Errolda ziurtagiria
- Galdetegia deskargatu ahal duzu hemen
- Diru-sarrerak (ondorengo agirietako bat)
- Azken urteko Errenta Aitorpenaren (PFEZ) fotokopia
- Nominaren bidez jasotako diru-sarreren fotokopia
- Ogasunaren ziurtagiri negatiboa
- Aurreko agirietako bat aurkeztu ezin bada, diru-sarreren zinpeko aitorpena
- Beka jasoz gero, bekaren esleipenaren eta zenbatekoaren fotokopia
- Mendekotasun ekonomikoa duen gurasoaren edo gurasoen PFEZaren fotokopia, hala badagokio
- Parte hartzen duen edo aurreinskribatuta dagoen Graduondoko Programaren egiaztagiria
