VIVIENDAS-SOLIDARIAS-SANTURTZI

Santurtziko Gazte Solidarioak

Santurtziko Gazte Solidarioen programaren deialdi honetan sei plaza eskaintzen ditugu pisukideekin bizitzeko Mendialde auzoan, hilean 55 euroko errentan, gehi uraren eta argiaren gastuak.

Programan parte hartzeko eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira, Bizkaiko Campuseko web orrian dagoen eskariaren bidez.

Eskariak aurkeztu ahal izango dira 2026ko ekainaren 2tik 30era bitartean. Behin-behineko ebazpena uztaileko bigarren hamabostaldian argitaratuko da eta emandako plazak behin betiko bilakatuko dira irailaren hasieran, kontratua sinatzen denean. Gogoan izan, kontratuaren sinatzeko, matrikula formalizatuta egon behar dela.

Eskaerak aurkezteko aplikazioa irekita egongo da abenduak 15raino eta lehen deialdian aurkeztutako eskaerekin egon daitezkeen hutsuneak ez badira betetzen, uztailak 15 ostean jasotako eskaerekin beteko dira.

Hurrengo dokumentuak ostatusolidarioa@ehu.es emailera bidali behar dira:

  • NAN edo Pasaportea
  • Galdetegia (deskargatzeko linka)
  • Curriculum vitaea
  • Errolda ziurtagiria
  • Diru-sarrerak (ondorengo agirietako bat)
  • Azken urteko Errenta Aitorpenaren (PFEZ) fotokopia
  • Nominaren bidez jasotako diru-sarreren fotokopia
  • Ogasunaren ziurtagiri negatiboa
  • Aurreko agirietako bat aurkeztu ezin bada, diru-sarreren zinpeko aitorpena
  • Beka jasoz gero, bekaren esleipenaren eta zenbatekoaren fotokopia
  • Mendekotasun ekonomikoa duen gurasoaren edo gurasoen PFEZaren fotokopia, hala badagokio
  • Parte hartzen duen edo aurreinskribatuta dagoen Graduondoko Programaren egiaztagiria

 

Galeria - Ostatu solidarioa (Santurtzi)

Argazkiak