PEÑASKAL KOOPERATIBA

Peñascal Kooperatiba

Logela bila?

Peñascaletik 2. mailatik aurrera matrikulatuta dauden ikasleak bilatzen ari gara, gure bizikidetza eta komunitate-laguntzako proiektuan, PISUKIDEan, parte hartzeko gogoz. PISUKIDE, 2024tik martxan dagoena, etxebizitza partekatu nahi duten, ikasi eta komunitate baten parte izan nahi duten ikasleei zuzendutako bizikidetza-esperientzia da.

Proiektua Unibertsitateko (EHU) ikasleei zuzenduta dago, graduren bat (2. mailatik aurrera), graduondokoa edo masterra egiten ari direnei, baita gure inklusio-prozesuetan parte hartzen duten gazteei ere.

Logelak banakakoak izango dira, Bilbon kokatuta, eta proiektu honetan 5 eta 10 plaza artean eskaintzen dira unibertsitateko ikasleentzat.

Proiektua etxebizitza partekatzean eta Peñascal S.Coop-ek antolatutako hainbat dinamika eta komunitate-jardueratan parte hartzean oinarritzen da.

Gainera, ulertzen dugu Pisukideko pertsonek, lan solidarioaren bidezko ekarpen baten bitartez, hizkuntzaren ikaskuntzarako jardueretan parte hartzeko konpromisoa hartzen dutela (astean 3-4 ordu, astelehenetik ostiralera) eta aisialdi eta denbora libreko jardueretan (gutxienez hiruhilekoan behin, eskola-orduz kanpo).

Izena emateko, eskaera-galdetegia bete behar duzu; galdetegia maiatzaren erdialdetik ekainaren erdialdera egongo da zabalik. Eskaerak jaso ondoren, Peñascaltik zurekin harremanetan jarriko gara elkarrizketa pertsonal bat hitzartzeko.