Erabili ezin den materialen bilketa
Erabili ezin den material mota guztia jasoko dugu, material ez elektrikoa. Horretarako, ezinbestekoa dugu zuen laguntza izatea.
Erretiratu beharreko materialak eraikineko puntu bakar batean bilduko dira, posible bada, hemendik gutxira. Lan horretaz enpresa arduraduna, erretiratu aurretik, ikastegitik pasa daiteke ikusteko zenbat gauza jaso behar diren. Lokalak sarbide errazekoa izan behar du, eta materiala bilketa egiten dutenentzat arriskurik ez sortzeko moduan jarrita egon behar du.
Erretiratzea uztailaren bigarren hamabostaldian egingo da. Enpresarekin datak zehaztu ondoren, garaiz jakinaraziko zaio ikastetxe bakoitzari.
Oso garrantzitsua da eraikineko UPV/EHU-ko pertsonal guztiari ematea horren berri, inor baztertuta ez gelditzeko eta, erretiratutako gauzak bildutakoan, behar berririk ez sortzeko.
Eskaera galdetegi baten bidez egingo da. Bertan, kendu beharreko elementuen zerrenda adieraziko da, eta zerrenda hori errealitatetik gertuena izango da, erretiratzeko ibilbide bat eta egutegi bat ezarri ahal izateko. Bide horretatik bidaltzen diren elementuen zerrendak bakarrik hartuko dira kontuan.
Eskaerak bidaltzeko epea 2026ko ekainaren 12an itxiko da.
Harremanetan jarri
Posta elektronikoa: bi-erreorde.deialdiak@ehu.eus