Zatoz ekintzailetzaren festara!

#BBSC iparraldeko ekintzaile eszenaren aldeko ospakizuna da, komunitateak komunitaterako sortua. Europako hegoaldeko startup onenak gazte ekintzaileen inspirazio, ikasketa eta konexio iturri bilakatzeko espazioa da.

Zatoz ekintzailetzaren festara!

Berrikuntza ez da bakarrik ikasgelan ezagutzen, baita kanpoan ere, eta mundua aldaraziko duten teknologiako eta ekintzailetzako azken joerak bertatik bertara ezagut ditzazun nahi dugu. Zatoz gurekin networking, inspirazio eta dibertsioz betetako bi egun pasatzera!
EHUko ikasle bazara kreditu bat dakauzu ekitaldi osoan parte hartzeagatik eta zure laguntza eman nahi izanez gero izan zaitez boluntario eta kreditu bat lortu!

Izan zaitez etorkizunaren parte!

Gizarte eragina

Gizarte ekintzailetza dagoeneko ez da GKEen zeregina, gure gizarte eta ingurumen arazo askori erantzuna ematen dieten ekintzaileena baizik.

Gizarte Eragina energia garbia sortzea, elikadura jasangarria garatzea eta adimen artifiziala komunitateen esku jartzea da. Gizarte Eragina ahalik eta pertsona gehienen bizitza hobetzea da. #BBSC19 Gizarte Eragina edizioa da, eta mundua aldatu nahi duten ekintzaile guztiak babesten ditugu.