-
Partekatu autoa, aurreztu dirua eta iritsi zuzenean campusera
-
Hogeita hamar bat nazioarteko unibertsitatek esperientziak eta praktika onak partekatu dituzte Donostian
-
Hara norekin topatu ginen Ondarrun!
-
Osasun mentala: gainditu gabeko gaia
-
Artea eta ikerketa uztartuko ditu Zientzia Asteak doako ekitaldi inklusiboekin
ENLIGHT Abiarazteko Astearen audientzia arrakasta
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2021/03/12
ENLIGHT proiektua abiarazteko astea 2021eko martxoaren 1etik 5era egin zen; arrakasta handia izan zuen ekitaldiak, edukiari eta bertaratzeari dagokienez. Bost egunetan, 15 saio publiko baino gehiago eta beste hainbeste lan-saio pribatu egin ziren. 1.250 pertsonak baino gehiagok eman zuten izena saio publiko baterako edo batzuetarako, eta, beraz, ia 6.000 ikusle izan ziren zuzenean.
UPV/EHU izan da parte hartzaile aktiboenetariko bat, bai saioak antolatzen eta ematen, bai izena eman duten pertsonen kopuruan.
Saio publikoak eskuragarri daude proiektuaren Youtube kanalean, ENLIGHT EU, hor bertan izango dira ikusgai saio eta bideo berriak, proiektuan ekitaldiak egin ahala.
Anima zaitez eta harpidetu ENLIGHT EUko Youtube kanalera!