euskaraespañol

Redes sociales campusa

UPV/EHUk bere graduondoko eskaintza Gipuzkoako Campusean aurkeztuko du

Noiz eta non

Noiztik: 2014/03/18 Noiz arte: 2015/01/23

Kokapena

Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Asteartean, martxoaren 18an, 15:30etan, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan, Donostian, Master Astea 2014rekin Gipuzkoako hitzorduaren irekiera ekitaldia egingo da. Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen, Ana Arrietaren, eta UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolako zuzendariaren, Gabriela Chotroren, ongietorri agurrarekin emango zaio hasiera.

Egun horretan, hainbat stand jarriko dira, master, doktorego programa eta berezko titulu bakoitzaren ezaugarriak azaltzeko diplomatura, lizentziatura, arkitektura, ingeniaritza edo graduko azken mailako ikasleei. Standak 15:30etatik 19:30etara egongo dira irekita.

UPV/EHUren graduondoko eskaintzak jakintza-adar guztiak biltzen ditu: Zientzia Esperimentalak, Osasun Zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura, Gizarte Zientziak eta Zuzenbide Zientziak eta Arte eta Humanitateak. Hala, unibertsitateko graduondoko eskaintzak jasotzen ditu 104 master ofizial (Envejecimiento Saludable y Calidad de Vida, Language and Communication Technologies eta Computación de Altas Prestaciones lehen aldiz eskainiko dira), 37 berezko titulu eta 66 doktorego programa. Nabarmendu behar da UPV/EHUk, guztira, Bikaintasuneranzko Aipamenaren saria jaso duten 32 doktorego-programa dituela. Sari hori Hezkuntza Ministerioak ematen du, programa horien fidagarritasun zientifiko-teknikoa eta prestakuntzakoa aintzatesteko. UPV/EHU da estatu mailan aipamen gehien duen erakunde akademikoa.

Eskaintza zabal honek ikasleak nazioarteko ikerketa taldeekin harremanetan jartzeaz gain, zentro teknologiko, enpresa eta erakundeekin ere uztartzen du kontaktua.  Hala, 500 hitzarmen baino gehiago sinatu dira I+G+b zentroekin, erakundeekin eta enpresarekin master eta doktorego programak garatzeko.  Gaur egun, UPV/EHUk 2.500 master ikasle eta 3.500 doktoregai ditu.

Master Astea 2014

Hiru egunetan zehar, 2014/2015 ikasturterako master ofizialak, doktorego programak (ikerketako prestakuntzarako ikasketak) eta berezko tituluak (Espezializazio handiko titulazioak dira, jardun profesionalera argi eta garbi bideratuak. Lan munduaru eskakizunei erantzun arina eta malgua emateko sortuak) ezagutaraziko ditu unibertsitateak. Aurreko urteetan egindako Master Egunaren arrakastak bultzatu du aldaketa. Jendartearen eskariari erantzunez hiru campusetara hedatu eta aste beteko ekimena bihurtu da graduondoko ikasketen erakusleiho hau. 2014ko Master Astea martxoaren 17an, 18an eta 20 egingo da, Arabako eta Gipuzkoako campusetan eta Bilboko Bizkaia Aretoan, hurrenez hurren.

Gipuzkoako Campuseko EGITARAUA:

Asteartea, martxoak 18: Carlos Santamaria Zentroa, Donostia.

  • 15:30: Irekiera ekitaldia. Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Ana Arrietaren, Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreorde Nekane Balluerkaren eta UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolako zuzendari Gabriela Chotroren ongietorri agurra.
  • 15:45-16:15: Gipuzkoako Campusean irakatsitako 2012/2013 ikasturteko masterretako ikasle onenei esker ona adierazteko eta diplomak banatzeko ekitaldia.
  • 16:00-19:30: Standak irekiko dira eta masterren aurkezpenak hasiko dira.