euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Belaunaldi arteko elkartasunaren inguruan hitzaldi zikloa

Noiz eta non

Noiztik: 2014/04/07 Noiz arte: 2014/04/10

Kokapena

Oñati (Gipuzkoa)

Deskribapena

Apirilak 7, 9 eta 10 (astelehena, asteazkena eta osteguna), 19.00etan, Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitate Zaharrean, Belaunaldi arteko elkartasunaren inguruan Oñatiko Udalak eta Ongizatek, UPV/EHUren laguntzaz, antolatutako hitzaldi zikloari hasera emango zaio. Honen ardatz nagusia 'Adineko pertsonen bizi kalitatea eta gizarte parte hartzea' da.

Zikloak biltzen dituen hiru hitzaldi ondokoak dira:

APIRILAK 7, astelehena

ZAHARTZE AKTIBOA. BELAUNALDI ARTEKO BIZI-KALITATEA ETA ELKARTASUNA

Maria Isabel Genua Goena: Matia Fundazioko Arreta Farmazeutikoko arduraduna. Farmaziako Doktore, Nafarroako Unibertsitatean Ospitale Farmazian Espezialista Elikagaien Teknologian Espezialista, Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluan EFQM kudeaketa-ereduan aditua.

APIRILAk 9, asteazkena

ADINEKO PERTSONEN PARTAIDETZA-PLAN BATERAKO GAKO SOZIAL ETA KULTURALAK

Elisabet Arrieta Aranguren: Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakaslea, formazioz soziologoa, soziologogian Doktore, hiritarren parte hartzearen inguruko lanarekin. Gai honen haritik UPV/EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeko kide eta azken urteetan parte hartzea eta pertsona nagusiak gaiaren ikertzaile. 2008tik aurrera UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanordea.

APIRILAK 10, osteguna

OSASUNEZ ZAHARTU. ARRAKASTAZ ZAHARTU

Javier Yanguas Lezaun: Doktorea Psikologia Biologikoan eta Osasun arlokoan, Madrileko Unibertsitate Autonomoan.1991n Helduen Hezkuntza arloko Unibertsitate Adituaren titulua eskuratu zuen, Salamancako Eliz Unibertsitatean. Neuropsikologia Klinikoko masterra egin zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Enpresa-Zuzendaritzako Masterra (MBA) Deustuko Unibertsitatean, 2004. eta 2006. urteetan hurrenez hurren.