euskaraespañol

Redes sociales campusa

Europar elkarrizketak: hausnarketarako eta eztabaidarako zikloa

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/06 Noiz arte: 2015/01/21

Kokapena

San Telmo Museoa
Zuloaga plaza 1. -20003- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Maiatzak 6an, 13an eta 20an, San Telmo Museoan, Gobernantza Demokratikoaren Institutuak antolatuta, 'Europar elkarrizketak' izeneko zikloa egingo da. Ziklo honek Europaren eta honen geroaren inguruko eztabaida dinamiko, horizontal eta partehartzailea eragin nahi du.

Europako Parlamenturako Haustekundeak izango dira hilabete barru. Honen harira, zikloak  Europako Batasunaren inguruko alderdi nagusiak jorratzeko eta iritziak trukatzeko gunea izan nahi du. Lehen topaketan, EBri buruzko atzerabegirakoa egingo dugu; instituzioaren abiapuntua eta eraikuntza azpimarratuko ditugu. Bigarren topaketak instituzioaren egungo egitura eta esanahiak aletuko ditu. Azken topaketaren helburua, berriz, Europa demokratikoago eta jasangarriago bat irudikatzeko ahalegina egitea izango da.

Parte hartuko dute:

  • Gabriel Ruiz Mugica. Donostiako UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan ikasi zuen eta 2005ean eskuratu zuen titulua. Hainbat Arkitekturako estudioekin elkarlanean aritu da, eta 2009tik arkitektura lanetan eta irakaskuntzan aritzen da. Aipatutako ikastegian Egituren Kalkulua gaia irakasten du.
  • Juan José Álvarez UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuan katedraduna da eta Globernanceko idazkaria (GLOBERNANCE). Cuatrecasas, Gonçalves Pereira abokatuen bulegoan, abokatu-kontseilari lanetan aritzen da. Hainbat ikerketa lan burutu ditu Itsas-Zuzenbidea, Nazioarteko Merkataritzaren Zuzenbidea, Eskualde arteko Foru Zuzenbidea eta Nazioarteko Merkataritzaren arbitrajearen inguruan.
  • Katerina Yiannibas Irakaslea da Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Pribatu eta Publikoan. "Business & Human Rights Challenges for Cross Border Litigation in the European Union"  ikerketa proiektuaren kudeatzailea da. Globernancek gidatuko duen proiektu hori, Europako Komisioaren Zuzenbide Zibileko programa zehatzak emandakoa da. Katerinaren ikerketa alorra da nazioarteko gatazken konponketa
  • Antonio Vitorino Cuatrecasas, Gonçalves Pereira abokatuen bulegoko kide da 2005 urtetik. 1980 eta 2006 urte bitartean Portugaleko Parlamentuko kide izan zen. Europako Komisario ohia da, Justizia alorrean. Lisboako Itunaren idazketan parte hartu zuen.
  • Tere Irastorza Euskal Fiologian eta filologia hispanikoan lizentziaduna da. Beasaingo Ikastolako zuzendaria. Idazle Eskolaren (idazketa kreatiboaren inguruko graduondokoa) zuzendaria, irakaslea eta sortzailea. Hamar poema liburu publikatu ditu eta Kritikaren Saria jaso du. Bere hainbat poema inglesera, gaztelaniara, italianora, frantsesera, katalaneraeta galegora izan dira itzuliak.

Hitzaldietara gerturatutako jendeak garrantzi berezia izango du; hein handi batean,  euren kezka, galdera eta iritziek gidatuko baitituzte topaketak. Halaber, saioa internet bidez zuzenean jarraitu ahal izango da Globernance eta San Telmo Museoaren web orrietan, eta parte hartu ahal izango da twitter bidez ere.

Sarrera librea aretoa bete arte.