-
Franco: Historia y/o relato moral
-
Jarduera elektrikoa detektatu da lehenengoz Marteko atmosferan
-
Adimen artifizialaren egia ezkutua
-
Gorozkietan ezkutuan dagoen DNAk erakusten du iberiar otsoaren dieta
-
EHUk bere premiak zehaztu eta Legebiltzarrari eskatu dio 2026ko aurrekontuetan finantzaketa indartzea
Fotonikan adituak diren 120 zientzilaritik gora bilduko dira Miramar Jauregian
Noiz eta non
Noiztik: 2014/05/13 Noiz arte: 2014/05/16
Kokapena
Miramar Jauregia
Mirakontxa Pasealekua 48. -20007- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Maiatzaren 13 eta 16 bitartean, Miramar Jauregian, Donostian, Optika eta Fotonikan adituak diren 23 herrialdetako 120 zientzialaritik gora elkartuko dira Rolindes Balda eta Joaquin Fernandez UPV/EHU-CSICeko Fisikan katedradunak Donostia International Physics Center-en (DIPC) laguntzarekin antolatu duen Photoluminiscence in Rare Earth (PRE´14): Photonic Materials and Devices kongresu internazionalean.
Azken urteetan, propietate optiko aurreratuak dituzten materialen ikerketak aplikazio garrantzitsuei bidea ireki die telekomunikazioean alorrean, energia metaketan, eta baita laser berrien eta argi zuriko igorleen diseinuan ere. Material fotoniko hauek aukera berriak sortu dituzte Biomedizinan, bereziki argiaz aktibatutako inbasiorik gabeko terapia eta diagnosi optikoari dagokionez.
Donostian lehenengoz ospatzen den kongresu honen helburua alorrean egindako azken aurrerapenak eta etorkizuna aztertzea da eta fotonikan aditua den Takunori Taira zientzialariaren hitzaldia izango du. Taira zientzia eta teknologiari egindako ekarpenagatik Japonian, bere herrian, saritua izan da.