euskaraespañol

Redes sociales campusa

'Las matemáticas de la desigualdad' hitzaldi-solasaldia, Eva Ferreirarekin

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/19 Noiz arte: 2015/01/19

Kokapena

Irakaskuntza Baliabideen Aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Astelehenean, maiatzaren 19a, 12:00etan, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko Areto-Tailerrean, Donostian, Eva Ferreirak, Ekonomia aplikatuko katedradunak eta UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Estatistika irakasleak, "Las matemáticas de la desigualdad" izenburuko hitzaldi-solasaldia eskainiko du. Jarduera UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Aholku Batzordeak antolatu du.

Sarrera doan da.

Desberdintasunaren fenomenoa diziplina anitz baliatuz aztertu da, esaterako soziologia, psikologia, ekonomia edota zientzia politikoak. Estatistikek etnia, sexu edota herrialdeen arteko desberdintasunei buruzko ebidentzia enpirikoa eskaintzen dute. Eredu matematikoak ere tresna erabilgarriak dira desberdintasun horiek aztertzeko. Eredu matematikoak gizarte zientzietan aplikatzeak errealitatea sinplifikatzea dakar, baina lagungarria da kontrastatzea ahalbidetzen duten estatistika tresnak eraikitzeko eta hipotesiak formulatzeko. Hitzaldian, desberdintasunen zergatiak eta denboran zehar  izandako bilakaera ulertu eta aztertzen ereduek nola lagun dezaketen azalduko digu UPV/EHUko irakasleak.

Adibidez, estatistika batzuek iradoki dutenez, emakumeek 'beirazko sabai' bat jotzen dute; horren ondorioz, ezin dute lan merkatuan eboluzionatu, eta ibilbide profesionalean aurrera egin ahala emakumeen eta gizonezkoen arteko desberdintasunak areagotzea dakar. Eva Ferreirak azaldu duenez, "sabai hori dagoela ulertzen dugu emakumeen eta gizonezkoen arteko desberdintasuna are nabarmenagoa denean ibilbide laboralean aurrera egin ahala, betiere desberdintasun hori ezin bada beste faktore batzuen bitartez azaldu, esaterako lehentasunak edo desberdintasunak gaitasunetan. Zehazki esateko, dinamikek erabakietan duten garrantzia aztertuko dugu, eta horiengatik desberdintasunak nola areagotu daitezkeen taldeetan denbora igaro edo ibilbide laboralean aurrera egin ahala, aipatutako beirazko sabai hori eraginez."