euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Berrehun pertsonatik gora bilduko dira Ikerketa Feministarako Metodologiari buruzko II. Jardunaldietan

Noiz eta non

Noiztik: 2014/06/19 Noiz arte: 2014/06/20

Kokapena

Gradu-aretoa - Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Osteguna eta ostirala, ekainak 19 eta 20an, Donostiko UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan, 'Ikerketa Feministarako Metodologia: giza eskubideen aldeko tresnak eta aplikazioak' II Jardunaldiak burutuko dira. Hauek Hegoa-Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua-k eta SIMReF-Ikerkuntza Feministarako Metodologia Diziplina Anitzeko Mintegiak antolatuak dira, UPV/EHUko UFI Hegoa-Estudios de Desarrollo eta Berdintasun Zuzendaritzaren laguntzaz, baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz ere.

Unibertsitateko komunitatea (UPV/EHUko eta Estatuko beste unibertsitateetako irakasleak, ikertzaileak eta graduko eta graduondoko ikasleak), Mugimendu feministen eta giza eskubideen arloko erakundeak, GKEak, erakunde publikoetako langileak, ikerketa eta prestakuntza zentroak eta interesa daukaten beste pertsona batzuei zuzenduta daude jardunoldiok.

Hitzaldi magistralez gain, lehenengo egunean begirada feministatik erabiltzeko ikerketa tresna desberdinen inguruko tailerrak burutuko dira (azterketa intersekzionala, narratiben eraikuntza eta diskurtso analisia) eta bigarrenean, tresna hauek erabiltzen dituzten giza eskubideen inguruko ikerketa konkretuen gainean jardungo dugu.

Jardunaldiok bai nazioartean, zein Estatuan eta gure inguru hurbilenean prestigiotsuak diren gonbidatuen presentzia izango dute:

  • Bárbara Biglia (Universitat Rovira i Virgilli eta Simref),
  • Raquel (Lucas) Platero (Madrileko Universidad Rey Juan Carlos),
  • Itziar Gandarias eta Nagore García Fernández (Bartzelonako Universidad Autonoma),
  • Jokin Azpiazu (UPV/EHU),
  • Ochy Curiel (Universidad Nacional de Colombia),
  • Amandine Fulchiron (aktibista feminista   Guatemalako Actoras de Cambio talde feministaren sortzaileetako bat da),
  • Elena Grau (Institut Català per la Pau),
  • Carmen Gregorio Gil (Universidad de Granada) eta
  • Mari Luz Esteban (UPV/EHU).

Jardunaldien izen emateak antolatzaileen iragarpenak aski beteko ditu. Tailerren izen ematea duela hilabete itxi zen eta orotara jardunaldietarako berrehun pertsonatik gora dago apuntatuta.

Informazio gehigarria