euskaraespañol

Redes sociales campusa

Jardunaldia

Adineko pertsonen papera Euskadiko Ekonomiaren inguruan Jardunaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2014/06/26 Noiz arte: 2014/12/03

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Plaza de Oñati 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostegunean, ekainaren 26an, 9:45ean, Donostiako UPV/EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako Ekitaldi Aretoan, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuorde Iñigo Pombo buru izango duelarik, adineko pertsonek Euskal Autonomia Erkidegoan duten eginkizunari buruz jardunaldia izango da; ekonomia, gizarte eta osasunaren arloko profesionalei eta, oro har, gizarte osoari zuzenduta, alderdi ekonomikoak bereziki aztertuz. Maria Ángeles Duránek (Zientzi Ikerkuntzarako Goi Kontseiluko kideak) euskal gobernuarentzat egindako argitalpen baten aurkezpena da funtsean. Eusko Jaurlaritzako Enplegua eta Gizarte Politiketako Sailak eta Matia Institutu Gerontologikoak antolatu dute jardunaldia, UPV/EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolaren laguntzaz.

EGITARAUA

  • 10:00etan. Aurkezpena. Juan María Aburto. Eusko Jaurlaritzako Enplegua eta Gizarte Politiketako Sailburua.
  • 10:30 - 11:15etan. Ignacio Zubiri Oria. UPV/EHUko Ekonomia eta enpresa Zientzietako Fakultateko katedraduna.
  • 11:15 - 11:30etan.  Solasaldia
  • 11:30 - 12:30etan. Mª Ángeles Durán. Ad Honorem Irakaslea. Zientzia Ikerketako kontseilu Gorena. ADINEKO PERTSONEN PAPERA EUSKADIKO EKONOMIAN. Adinekoen ekarpen ez monetarioa ikerketaren egilea.
  • 12:30 -12:50etan. Solasaldia

Sarrera librea eta doakoa da. Izena ematea: elkargune@ej-gv.es / Tel. 688 642 010