-
EHUko ikerketa batek Arabako Errioxako historia berridatzi du
-
Emakumeak eta Zientzia: lau ikertzaile-belaunaldi XXI. mendeko erronkei aurre egiteko
-
Seguridad, miedo y ciudadanía: el joven magrebí como chivo expiatorio
-
Abortos financiados con dinero público, pero realizados en clínicas privadas
-
Oles, oles lurra esna zaitez!
Acinetobacter barrumannii bakteriak duen antibiotikoen aurkako erresistentziari buruzko I. Jardunaldi Iberoamerikarra
Noiz eta non
Noiztik: 2014/09/25 Noiz arte: 2014/12/01
Kokapena
Gradu-aretoa - Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Ostegunean, irailek 25, 09:30ean, UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriena, z/g. Leioa) Acinetobacter barrumannii bakteriak duen antibiotikoen aurkako erresistentziari buruzko lehenengo jardunaldi iberoamerikarra egingo da. Bakteria horrek ospitaleko infekzio larriak eragiten ditu eta hilkortasun-indize altua du. Bileran, Iberoamerikako eta Euskal Herriko immunologia, mikrobiologia eta parasitologiako ikertzaile nagusiek parte hartuko dute. Euskal Herriko Unibertsitateko doktore Ramón Cisterna, Chileko Concepción Unibertsitateko doktore Gerardo González-Rocha eta Bolibiako Cochabambako San Simón Unibertsitateko doktore Fátima Funes izango dira bertan, besteak beste. "I jornada iberoamericana para el diseño de medidas eficaces para el control de la resistencia a los antibióticos en aislamientos clínicos de Acinetobacter barrumannii" tituluko topaketa hau UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoak antolatu du.
Ospitale-eremuan, bakteria horrek osasun-arazo larriak eragiten ditu, infekzioak tratatzea zaila delako, pazientearen sendaketa luzatzen duelako edo heriotza ere ekar dezakeelako. Gainera, antibiotikoen aurkako erresistentzia eta moldaera-ahalmena handia duenez, bakteriak mundutik barreiatzea saihesteko kontrol zorrotza behar da.