UPV/EHUk eta UPPAk antolatu dituzten mugaz haraindiko dok barnetegien laugarren edizioa
Noiz eta non
Noiztik: 2014/10/13 Noiz arte: 2014/11/28
Deskribapena
Urriaren 13tik 17ra, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHUk) eta Université de Pau et des Pays de l'Adour-ek (UPPAk) laugarren urtez jarraian antolatu dituzten mugaz haraindiko dok barnetegiak hartuko ditu Arantzazu Gandiaga Zentroak. Bigarrengoz, egingo dira mugaz haraindiko dok barnetegiak Euskal Autonomia Erkidegoan; izan ere, aurreko bi aldietan, Frantzian egin baitira.
Mintegiaren irekiera ekitaldia astelehenean egingo da, urriaren 13an, 15:00etan, Arantzazu Gandiaga Zentroan.
Inaugurazio ekitaldian hartuko dute parte:
- Nekane Balluerka, UPV/EHUko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordea
- Gabriela Chotro, UPV/EHUren Master eta Doktorego Eskolako zuzendaria
- Marta Barandiaran, UPV/EHUko Nazioarteko Mugikortasuneko zuzendaria
- Anna Chrostowska, UPPAko Zientzia Zehatzen eta horien Aplikazioen Doktorego Eskolako zuzendaria.
- Jacques Jassaud, UPPAko Gizarte eta Giza Zientzien Doktorego Eskolako zuzendari ohia.
- David Bessieres, UPPAko Nazioarteko Harremanetarako errektoreordea
- Laurent Bordes, UPPAko ikerkuntza batzordeko errektoreordea
Mugaz haraindiko dok barnetegiak zeharkako izaera daukaten jarduerak dira, gure doktoregaien gaitasunak garatzeko egiten den zeharko jarduerak, etorkizuneko laneratze prozesua errazteko xedez. Ingurune eleaniztun batean, eta esperientziadun talde pedagogiko batek lagunduta, prestakuntzan zehar jasotako jakintzak modu praktikoan garatzeko proiektuen berri emango diete elkarri; eta, era berean, diziplina arteko eta kultura anitzeko taldeetan lan egiteko gaitasun berriak berenganatuko dituzte.
Dok barnetegi horietan hartuko dute parte prestakuntza bidean dauden unibertsitate antolatzaile bakoitzeko 40 ikertzailek. UPV/EHUk gonbita egin die Bordeleko Unibertsitateko bost doktoregairi, mugaz gaindiko dok barnetegi hauetan parte har dezaten. Era berean, UPPAk bosna doktoregai gonbidatu ditu, Nafarroako Unibertsitate Publiko eta Zaragozako Unibertsitatean.
Edizio honetan, ikerkuntzarako sareak sortu eta nazioarteratzeko eginkizunaz hitz egingo da, behin doktoregoa lortu ondoren. Horrez gain, enpresaren, unibertsitatearen eta erakundeen esparruetako pertsona desberdinekin hitz egingo da, gizartean doktoreek egiten dituzten ekarpenak eta daukaten balioa erkatzeko helburuarekin.