-
Urtarrilaren 7an irekiko da Leioako kiroldegia
-
Javier Belausteguigoitia nabarmendu da Simon Marais Mathematics Competition-en
-
EHUpodcast: Dieta pertsonalizatu baterako biomarkatzaileak
-
Bultzada hartzen duten ideiak: Handira Jo 2025 Sariak
-
La mirada indiscreta. Sobre la utilidad de las imágenes y los relatos en la cultura contemporánea
Estropada Akademikoaren bigarren edizioaren aurkezpen ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2014/10/15 Noiz arte: 2014/11/27
Deskribapena
Asteazkena, urriaren 15ean, 19.00ean, Donostiako Aquarium-ean, Estropada Akademikoaren bigarren edizioaren aurkezpen ekitaldia egingo da. Estropada honetan parte hartzen duten unibertsitateak honakoa dira: Euskal Herriko Unibertsitatea, Deusto Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Tecnum. Aurten, lehen aldiz, Pau et des Pays de l'Adour (UPPA) Unibertsitateak ere parte hartuko du. Bestalde, jardueran parte hartzen duten klubak hauek dira: Ur-Kirolak, Donostia-Arraun Lagunak, Hondarribia A.E., C.R.O. ORIO, Santiagotarrak eta Aviron Bayonnais. Estropada datorren igandean, urriaren 19ean, Urumea ibaian, izango da.
Ekitaldiaren programa honakoa da:
- 19.00etan. Aurkezpena. Arritxu Iribar kazetaria eta Eric Le Rat Pau et des Pays de l'Adour (UPPA) Unibertsitatearen Gorputz eta Kirol Jardueren Unibertsitate Zerbitzuko zuzendaria
- 19.05etan. Ongietorria. Vicente Zaragüeta Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioaren presidentea
-
19.10etan. Agerraldiak.
- Ana Arrieta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
- José Javier Pardo Deusto Unibertsitateko Donostiako Campuseko errektoreordea
- Iñigo Puente Tecnum-eko zuzendaria (Donostiako Ingeniari Goi-Eskola. Nafarroako Unibertsitatea)
- Jon Altuna Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoa
- David Bessieres, Pau et des Pays de l'Adour (UPPA) Unibertsitatearen Nazioarteko Harremanen errektoreordea
- 19.25etan. Estropada Akademikoari buruzko bideoa (Gorilla Productions)
- 19.35etan. Bigarren edizioaren aurkezpena. Manu González Estropada Akademikoaren zuzendaria
- 19.45etan. Amaiera. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea
- 19.50etan. Sinadurak eta lunch-a