Erbesteko Euskal Arkitekturaren I Jardunaldiak
Noiz eta non
Noiztik: 2014/10/22 Noiz arte: 2014/11/26
Kokapena
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Plaza Oñati 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteazkena eta osteguna, urriaren 22an eta 23an, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren paraninfoan, Erbesteko Euskal Arkitekturaren I Jardunaldiak egingo dira. Sarrera librea da.
Hainbat hizlarik Espainiako Gerra Zibilaren ondoriozko euskal diasporaren inguruko ikuspegi orokorra eskainiko dute, Imanol Ordorikaren lanarekin zerikusi zuzena duten arloetan bereziki sakonduz: arkitektura eta arte plastikoak. Honela, Maria Jose Ordorika, Mexikoko UNAM unibertsitateko Arkitektura Fakultateko irakasleak jardunaldian parte hartuko du eta bere aitaren obraren inguruan mintzatuko da.
Imanol Ordorika (Lekeitio, Bizkaia, 1931 - Mexiko Hiria, Mexiko, 1988) arkitekto entzutetsuaren obraren erakusketa antologikoa izan da jarduera hau egiteko aitzakia. Erakusketa UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan izango da ikusgai urriaren 23etik aurrera, eta, 2015ko udan, Lekeition ere erakutsiko da, arkitektoaren sorterrian.
UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoa, Arkitektura Fakultatea (Universidad Nacional Autónoma de México), BIA (Bilbao Bizkaia Architecture), Etxepare Institutua eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala dira jarduera antolatu dituzten erakundeak.
Erbesteko Euskal Arkitekturaren I Jardunaldiak Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren (UPV/EHU) eta Arkitektura Fakultatearen (Universidad Nacional Autónoma de México) arteko harremanaren ondorio dira. Izan ere, Espainiako Gerra Zibilaren 75. urteurrenaren karira erakusketa bat egin da UNAMen, zeinetan aztertu baita Espainiako Estatuko erbesteko arkitekturaren eragina Mexikoko arkitekturarengan.
Hizlarien gaineko eta ordutegietarako xehetasun gehiagorako, ikus Arkitektura Erbestean bloga.
PROGRAMA
2014/10/22, asteazkena
- 10:50 IREKIERA UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko zuzendariak eta COAVNeko Gizpuzkoako presidenteak egingo dute.
- 11:00 HITZALDIA "Los vascos en el exilio", Oscar Alvarez Gila (UPV/EHUko Filologia, Geografia eta Historia Fakultatea)
- 12:10 ETENALDIA
- 12:30 HITZALDIA "Imanol Ordorika: Arte y Arquitectura", Maria José Ordorika (Facultad de Arquitectura de la UNAM, Mexico)
- 13:40 IREKIERA IMANOL ORDORIKAren obra plastiko eta arkitektonikoaren ERAKUSKETA
- 16:20 HITZALDIA "Ordorika y Peña Ganchegui: dos arquitectos vascos coétaneos" Mario Sangalli eta Juan José Arrizabalaga (UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoa)
- 17:30 MAHAI INGURUA Bilbao Bizkaia Architectureko idazkariak moderatua
2014/10/23, osteguna
- 11:00 HITZALDIA "El arte y la diáspora del 39 en México", Miguel Cabañas Bravo (Instituto de Historia del CSIC)
- 12:10 ETENALDIA
- 12:30 HITZALDIA "La Arquitectura Vasca en el Exilio", Juan Ignacio del Cueto (Facultad de Arquitectura de la UNAM, Mexico)
- 16:20 HITZALDIA "Juan de Madariaga y Tomás Bilbao, antes y después del exilio", Iñigo Viar (UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoa)
- 17:30 MAHAI INGURUA UPV/EHUko Arkitekturako Saileko zuzendariak moderatua