-
EHUko ikerketa batek Arabako Errioxako historia berridatzi du
-
Emakumeak eta Zientzia: lau ikertzaile-belaunaldi XXI. mendeko erronkei aurre egiteko
-
Seguridad, miedo y ciudadanía: el joven magrebí como chivo expiatorio
-
Abortos financiados con dinero público, pero realizados en clínicas privadas
-
Oles, oles lurra esna zaitez!
Enpresen Sorkuntzarako Nazioarteko IX. Unibertsitate Jardunaldiak
Noiz eta non
Noiztik: 2014/10/22 Noiz arte: 2014/11/26
Kokapena
Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Asteazkenean, urriak 22, 16:00etan, UPV/EHUren Bizkaia Aretoko Mitxelena Entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) hainbat adituk parte hartuko duten Enpresen Sorkuntzarako Nazioarteko IX. Unibertsitate Jardunaldiak: enpresa eragileen esperientzia pertsonalak egingo dira. Hizlarien artean izango dira: Daniel Barquero, ESERP Business School-eko zuzendari nagusia; Álvaro Simón, EBN-eko (Enpresen eta Berrikuntzen Europako Zentroak) presidentea eta BIC Euronova-ren zuzendari nagusia; Mario Martínez de Butrón, Euskal Herriko Notarioen Elkargoko dekanoa; Óscar Martínez, Marbella International University Centre-ko dekanoa.
Sektore desberdinetako enpresarien esperientziak ikasleei, eta oro har interesa duten guztiei, hurbiltzea du helburu ekimenak; baita enpresen sorkuntza bultzatzea ere. Jardunaldiaren amaiera jardunaldien zuzendarien eskutik izango da: Javier Maqueda, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko katedraduna eta Javier Viaña, UPV/EHUko irakasle eta abokatua. Sarrera doakoa izango da, eserlekuak bete arte.
Jardunaldia irekiko dute:
- Carmelo Garitaonandia, Bizkaiko Campuseko erretoreordea
- Izaskun Artetxe García, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapena Saila, Enpresak Sustatzeko zerbitzu burua