euskaraespañol

Redes sociales campusa

Aurkezpena

Jesus Ugalde irakasleak hitzaldia eskainiko du

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/04 Noiz arte: 2014/11/24

Deskribapena

Asteartea, azaroak 4, 19.30etan, Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean (Anoeta Estadioko 8. Ate ondoan, Amara auzoan), UPV/EHUko Kimika eta Fisikako katedradun Jesu Ugaldek 'Izarren hautsa egun batean bilakatu al zen bizigai?' izeneko hitzaldia euskaraz eskainiko du. Jarduera Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta Donostia Kulturak antolatu dute.

Sarrera librea da eserlekuak bete arte.

Mikel Laboak ezaguna egin zuen abesti batek horrela dio:
"Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan giñaden gu ernai …"

Egia al da?, eta izatekotan, nola izan zen?

Hitzaldi honetan galdera hauei erantzuna emango zaie, edo nolanahi ere, ahaleginak egingo dira Jesus Ugalde UPV/EHUko irakaslearen eskutik.

Jesus Ugalde, Bergaran jaioa 1957 urtean, UPV/EHUko Kimika Fisikako Katedraduna da, eta besteak beste, 2003an Ikerkuntzako Euskadi saria jaso zuen. Donostia International Physics Center-eko (DIPCko) kidea, bere ikerkuntza kimika kuantikoan eta kimika konputazionalean burutzen du batez ere, eta hirurehun artikulu zientifiko inguru ditu argitaratuak. 2012 urtea geroztik Ugalde irakaslea, Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademiako Lehendakaria da.