euskaraespañol

Redes sociales campusa

Inaugurazioa

XIV. Zientzia Astearen inaugurazioa Donostian

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/06 Noiz arte: 2014/11/24

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 6, 17.00etan, Donostiako Artzain Onaren Katedralaren atzean, Koldo Mitxelena Kulturunean kokatutako karpan, inauguratuko da Zientzia Astea gipuzkoar hiriburuan.

UPV/EHUko Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzako XIV. Astea izaera ludikoa eta pedagogikoa duen eta adin guztietako jendeari irekita dagoen jaialdia da. Eta bere helburua, euskal gizartea zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzea da, gai hauek sorrarazten dituzten errezeloak eta beldurrak eraitsiz.

Zientziaren Asteak hainbat jarduera izango du azaroaren 6tik 8era Donostian, oraingo honetan antolatu diren 10 standetan garatzeko, besteak beste, 8 tailer, 5 txango, erakusketa bat eta ikuskizun zientifiko bat.

Karparen jendaurreko irekiera ordutegia 9.30etan hasi eta 14.00etan itxi eta 15.30etan ireki eta 20.00ak artekoa da, larunbatean 10.00etatik 14.30etara eta 16.00etatik 20.00etara izanik. Sarrera libre eta doanekoa da.

Inaugurazio ekitaldian parte hartuko dute:

  • Ana Arrieta, UPV/EHUren Gipuzkoako campuseko errektoreordea
  • Fernando Plazaola, UPV/EHUren Ikerkuntzaren arloko errektoreordea
  • Josu Ruiz, Donostiako alkateordea
  • Gema González de Txabarri, Gipuzkoako hezkuntza ordezkaria
  • Ignacio Zuzuarregui, Kutxa Fundazioa eta Zientzia Museoaren zuzendaria