Kimika Fakultatearen diplomak emateko ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2014/11/07 Noiz arte: 2014/11/24
Deskribapena
Ostirala, azaroaren 7ean, 18.30etan UPV/EHUren Ignacio Maria Barriola Zentroko ekitaldi-aretoan, Donostian, UPV/EHUren Kimika Fakultateko Kimikan lizentziatu eta graduatu diren 2013-2014 ikasturteko 55 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egingo da.
Ana Arrieta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Iñigo Legorburu Kimika Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izango dira. Jose Maria Asua irakasleak hitzaldia eskainiko du.
EGITARAUA:
- Ekitaldiaren hasiera. Gipuzkoa Campuseko errektoreordearen eskutik
- Kimika Fakultateko dekanoaren agerraldia
- Jose Maria Asua irakaslearen hitzaldia
- Diploma banaketa
- Ekitaldiaren amaiera. Gipuzkoa Campuseko errektoreordearen eskutik
- Lunch-a