euskaraespañol

Redes sociales campusa

'Cold Fish' filmaren proiekzioak 'Cinema extremo' izeneko aldiari amaiera emango dio

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/18 Noiz arte: 2014/12/23

Kokapena

David Kato Gradu Aretoa - Zuzenbide Fakultatea
Paseo Manuel de Lardizábal 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Zikloa

Cinema extremo

Deskribapena

Asteartea, azaroaren 18an, 17.00etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Gradu Aretoan, Donostian, Sion Sonok zuzendutako eta Mitsuru Fukikoshi, Denden, Asuka Kurosawa eta Megumi Kagurazaka protagonista dituen 'Cold Fish' filma proiektatuko da. Emanaldia UPV/EHUKo Gipuzkoako Campuseko Kultur Hedakuntzak azaroan antolatutako 'Cinema extremo' izeneko aldiari amaiera emango dio.

Laburpena: Shamotok arrain dena txiki bat du. Taeko bere bigarren emaztea ez da bere alaba Mitsukorekin ondo eramaten, ez dute elkar ulertzen. Eta bere alabak Murata ilunarekin duen harremanak bizitzaren errealitate zikina ezagutaraziko dio.

Sarrera librea da.