Julio Caro Barojaren omenezko ekitaldia Arkitektura Goi Eskola Tenikoan
Noiz eta non
Noiztik: 2014/11/19 Noiz arte: 2014/12/23
Kokapena
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Plaza Oñati 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Caro Barojaren (1914-1995) jaiotzaren mendeurrenaren harira.
Asteazkena, azaroaren 19an, 12.00etan, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Tenikoaren paraninfoan, Donostian, Julio Caro Barojaren omenezko ekitaldi bat egingo da, Caro Barojaren (1914-1995) jaiotzaren mendeurrenaren harira. UPV/EHUko Hirigintza eta Lurralde Antolakuntza jakintza-arloko Bixente Taberna eta Iñaki Galarraga irakasleek antolatu dute, ikastegiaren eta Arkitektura Sailaren babesarekin.
Bertan, hurrengo hitzaldi laburrak izango dira entzungai:
- Iñaki Galarraga: 'Julio Caro Baroja, AGETeko irakasle'
- Miguel Garai eta Enrique Muga: 'Lekukotzak eta hausnarketak'
- Xabier Unzurrunzaga: 'Akademia Alderraiaren irudiak'
- Antón López de Aberasturi: 'Julio Caro Baroja, paisaia-lezio bat'
Sarrera librea da.