euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

'Oihenart' Aforismoen IV. Lehiaketaren sari banaketa

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/27 Noiz arte: 2015/01/07

Kokapena

Gradu-aretoa - Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Osteguna, azaroaren 27an, 12.00etan, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan, 'Oihenart' Aforismoen IV. Lehiaketaren sari banaketa ospatuko da, aipatutako ikastegiaren festaren baitan.

Aurtengo edizioaren lehen saria Maribel Aiertza Rementeriak jaso du, 'Lumen' lanagatik. Bigarren saria aldiz, Juan Ramon Alberdik aurkeztutako 'Goizkorri' lanak. Sariak banatuko ditu Edurne Otamendi Garmendia Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzu buruak.

Lehiaketara aurkeztu diren lanak edizio honetan epaitu dituzte: Cristina Lasa Otxotekok (Filosofiako irakaslea), Juan Kruz Igerabide Sarasolak (idazlea) eta Segundo Garin Casaresek (Hezkuntza Zientzietako irakaslea).

UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz, 'Oihenart' izeneko aforismoen lehenengo lehiaketa abian jarri zuen 2010.ean.