-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Emmy Noether eta simetriaren kontzeptua
Noiz eta non
Noiztik: 2014/11/13 Noiz arte: 2014/12/22
Kokapena
Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbo (Bizkaia)
Zikloa
Emakumeek zientzia egiten dute
Deskribapena
"Emakumeek zientzia egiten dute" hitzaldi-sortan, Aljebrako katedradun Pilar Bayer mintzatuko da fisika teorikoan matematikarien eraginaz.
Ostegunean, azaroak 13, 19:30ean, Bidebarrietako Liburutegi Nagusian (Bidebarrieta kalea, 4. Bilbo) "Emakumeek zientzia egiten dute" hitzaldi-sortaren baitan, Bartzelonako Unibertsitateko Aljebrako katedradunak, Pilar Bayer Isant-ek, "Emmy Noether y el concepto de simetria" hitzaldia eskainiko du. Bilboko Udalekin batera, UPV/EHUko irakasle Marta Matxok eta María Jesús Irabienek azaroaren ostegunero egiten diren berbaldiak antolatu dituzte. Zientzia-emakumeen bizitza eta lana gogoratzea du helburu hitzaldi-sortak.
Mintzaldian, Pilar Bayerk Amalie Emmy Noether-i buruz hitz egingo du, "garai guztien matematikaririk onena" esaten duen bezala katedradunak. Bere ekarpen zientifiko garrantzitsuenetako bat "Noether-en teorema" da, simetriaren kontzeptura lotuta eta gaurko mekanika kuantikoko tratatuetan dago.
Sarrera doan izango da.
"Emakumeek zientzia egiten dute" hitzaldi-sortak egun hauetan jarraituko du:
- Ostegunean, azaroak 20, "Redes internacionales de apoyo a las mujeres de ciencias a principios del siglo XX. Dos casos singulares: Felisa Martín Bravo (fisikoa) eta Dorotea Barnés González (kimikoa)". Carmen Magallón Fisikan doktorea. Zaragozako Unibertsitateko Emakumeen Ikasketen Diziplina askotako Mintegikoa
- Ostegunean, azaroak 27, "Linda D.B. Buck. Sobre perfumes, olores y hedores". Susana Eva Martínez, Biokimikan eta Biologia Molekularrean doktorea eta antzezlea. Instituto de Ciencia y Teatro (InCiTe) institutuaren sortzailea eta zuzendaria