Puntako zientzialarien eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen arteko topaketa Donostian
Noiz eta non
2014/12/15 2014/12/15
Deskribapena
Astelehenean, abenduaren 15a, top@DIPC Zientziarekin solasean! topaketa izango da Eureka! Zientzia-museoan, Donostian. Bigarren Hezkuntzako ikasleak eta irakasleak Albert Fert eta Elena Cattaneo zientzialariekin elkartuko dira. Pedro Miguel Etxenike UPV/EHUko katedradunak eta DIPCko presidenteak moderatzaile-lanak egingo ditu. Ikertzaileek zientziarekiko eta ikerketarekiko grinari buruz hitz egingo dute eta galderak erantzungo dizkiete ikasleei. Helburu nagusia da Euskal Herriko ikasleen artean ikasketa zientifiko eta teknologikoekiko bokazioa bultzatzea eta zientziaren edertasuna eta garrantzia helaraztea
Donostiako jardunaldiak berrikuntza bat dakar: Telefonicak, DIPCren patronoa denak, saria emango die hiru galdera interesgarri, irudimentsu eta originalenei.
top@DIPC - Zientziarekin solasean! Donostia International Physics Centerrek (DIPC) antolatu du, Euskampus, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Nazioarteko Bikaintasun Campusaren esparruaren baitan. VI. edizio honetan bi Topaketa gauzatuko dira: abenduaren 15eko Donostiako ekitaldiaz gain, Bilbon ere izan zen beste Topaketa bat, urriaren 2an.