euskaraespañol

Redes sociales campusa

Albert Fert Fisikako Nobel Sariak mintegi zientifiko bat eskainiko du

Noiz eta non

2014/12/16 2014/12/16

Deskribapena

Asteartea, abenduaren 16an, 10.00etan, Donostia International Physics Center-DIPCeko mintegian, Albert Fert irakasleak mintegi zientifiko bat eskainiko du: 'Spin-orbitronics, a new direction for spintronics: magnetic skyrmions, spin-orbit effects in 2D electron gas at surfaces and interfaces'. Espintronika zertan datza azalduko du labur eta jarraian espin-orbitronika deritzon arloan bi lerro ezberdinetan ematen ari diren azken aurrerapausoen inguruan arituko da. Hitzaldia ingelesez izango da.

Informazioa

Albert Fert-ek matematika eta fisika arloko master programak egin zituen Frantziako Goi Mailako Eskola Normalean eta, 1970ean, fisikan doktoratu zen Paris Sud Unibertsitatean; hain zuzen ere, azken unibertsitate horretako irakaslea da 1976tik. CNRS/Thales Fisikako Unitate Mistoko laborategiak bertako zuzendari zientifiko izendatu zuen Albert Fert, Frantziako Ikerketa Zientifikoen Zentroaren eta Thales Taldearen arteko elkarlana errazteko. Michiganeko Estatu Unibertsitateko (AEB) fisikako irakasle albokoa ere bada. 1988an, Albert Fertek magnetoerresistentzia erraldoiak burdin eta kromozko multigeruzetan duen eragina aurkitu zuen; aurkikuntza hori espintronikaren jatorri bezala onartuta dago zabalki. Albert Ferten aldi berean, Peter Grünbergek ere era independentean aurkitu zuen magnetoerresistentzia erraldoia Jülich Ikerketa Zentroan, eta, ondorioz, 2007ko Fisikako Nobel saria Albert Fertek eta Peter Grünbergek partekatu zuten.