euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Demetrio Loperena Rotaren oroitzapenetan egindako Herri Arduralaritzazko Euskal Aldizkariaren ale berezia aurkezteko ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/01/16 Noiz arte: 2015/01/28

Deskribapena

Ostirala, urtarrilaren 16an, 18.00etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko paraninfoan, Donostian, Demetrio Loperena Rotaren oroitzapenetan egindako Herri Arduralaritzazko Euskal Aldizkariaren 99/100 ale berezia aurkezteko ekitaldia izango da. Aleak hiru liburuki biltzen ditu (3000 orrialde baino gehiago) eta bertan 30 unibertsitateko 130 egilek parte hartu dute.

Parte hartuko dute:

Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea

Juan Luis Ibarra, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendaria

Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justiziako sailburua

Juana Goizueta, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanoa

Maite Iruretagoiena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria

Edorta Cobreros, Herri Arduralaritzazko Euskal Aldizkariaren zuzendaria