euskaraespañol

Redes sociales campusa

Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolak 108 titulatu berriei zuzendutako ekitaldi akademikoa egingo du

Noiz eta non

2015/01/29 2015/01/29

Deskribapena

Osteguna, urtarrilaren 29ean, 18.00etan, Donostiako UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ignacio Maria Barriola Zentroko Ekitaldi Aretoan (Elhuyar enparantza, 1. Donostia), Enpresa Zientzietan diplomatutako XL. Promozioko eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradudunen II. promozioari agur esateko ekitaldia egingo da. Guztira 108 ikasleek jasoko dute diploma.

Ekitaldian buru izango dira: Ana Arrieta, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea; Jose Maria Beraza, Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako zuzendaria; eta, Itziar Azkue, ikastegi horretako Praktika eta Empresekiko harremanetarako zuzendariordea.

Ekitaldian ikasleen familiartekoak eta lagunak izango dira eta bertan hitz egingo dute: 2013-2014 promozioko espediente hoberena izan duen Loreciana Mariana Cretu eta Ane Galarraga ikasleak eta Aitor Cerezo eskolako ikasle ohiak. Era berean, ekitaldian omenduko dituzte: Maite Ansa, Agustin Erkizia, Errapel Ibarloza, Koldo Zabalza eta Jose Mari Zendoia, 25 urtetan zehar UPV/EHUn emandako zerbitzuengatik; eta BCBL (Basque Center on Cognition, Brain and Language) Praktiken Programan parte hartzen duen enpresa moduan. Ekitaldiaren musika emanaldia Musikeneko Be-Brass Quintet musika taldearen eskutik izango da.