euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Shakespeareren sonetoak euskaraz liburu-diskoa kalean da

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/01/30

Aurkeztu berri da 'William Shakespeare-Sonetoak. Zeru horren infernuak', Shakespeareren sonetoak euskaraz biltzen dituen liburu- diskoa. Aztarna argitaletxeak kaleratu du proiektua, Olaso Dorrea Fundazioaren laguntzaz, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta UPV/EHUk sorturiko Mikel Laboa Katedrak bultzaturik.

Sonetoak Juan Garziak euskaratu ditu; Koldobika Jauregi arduratu da irudiez eta diseinuaz, eta Joxan Goikoetxea musikaz, grabazioaz eta argitalpenaz. Aztarna argitaletxeak kaleratu du proiektua. Abeslarien artean aipagarriak dira Amaia Azkue, Paco Ibañez, Petti eta Mikel Urdangarin, hurrenez hurren.