Giovanni Priori Posadasen hitzaldia: estatu konstituzionaleko prozesua
Noiz eta non
Noiztik: 2015/02/26 Noiz arte: 2015/02/23
Kokapena
Batzar Aretoa - Zuzenbide Fakultatea
Paseo Manuel de Lardizábal 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostegunean, otsailak 26, 10.30ean, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Batzar Aretoan, Donostian, Giovanni Priori Posadasek, Universidad Pontificia Católica de Perúko (Liman du egoitza) Zuzenbide Prozesaleko katedradunak, El proceso en el estado constitucional hitzaldia emango du.Antonio María Lorca Navarrete UPV/EHUko Zuzenbide Prozesaleko katedradunak antolatu du ekitaldia.
Sarrera doakoa da.
Giovanni Priori Posadas Universidad Pontificia Católica de Perúko Zuzenbide Prozesaleko Katedrako zuzendaria da. Unibertsitate horretan, duela hainbat urtetik, kongresuak eta bilkurak egiten dira mundo osoko Zuzenbide Prozesaleko espezialistekin. Helburua da, alde batetik, auzitegietako askotariko prozesuak erregulatzen dituen araudiaren eta arau konstituzionalaren arteko lotura ikertzea eta, beste aldetik, egiaztatzea araudi hori zenbateraino datorren bat konpromiso konstituzionalarekin. Hori, hain zuzen, eskubide prozesal bat da, prozesu justua izatea ahalbidetzen duten konstituzioaren berme prozesalen errespetuaren emaitza.