euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

11th Spanish-Italian Symposium on Organic Chemistry

Noiz eta non

Noiztik: 2016/07/13 Noiz arte: 2016/07/12

Deskribapena

Konposatu organikoen arloan eman diren azken aurrerapenak aztertuko dituzte 160 adituk

Bihar, asteazkena, uztailak 13, 9:00etan, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko areto nagusian (Tolosa etorbidea 70, Donostia), 11th Spanish-Italian Symposium on Organic Chemistry (SISOC-XI) kongresua hasiko da. Bertan Espainia eta Italiako adituak bilduko dira, eta konposatu organikoen hainbat alderditan emandako azken aurrerapenak aztertuko dituzte. Konposatu hauek karbono eta beste osagai gutxi batzuk (hidrogenoa, oxigenoa, nitrogenoa edo sufrea) osatuak dira. 160 adituk (horietariko 50 Italiatik etorriak) gai hauek aztertuko dituzte: molekula hauen sintesian eta egiturazko analisian gertatutako azken berrikuntzak; biologikoki garrantzitsuak diren molekula batzuekin dituzten elkarrekintzak; biozientzietan edo material aurreratuetan dituzten aplikazioak; eta beren ezaugarrien eta erreaktibotasunaren azterketa konputazionalak. Osagai hauek nahasteko erak ia amaigabeak direnez, molekula berriak diseinatzeak eta farmazia, medikuntza edo material adimentsuetan aplikatzeak amaierarik gabeko aukerak ematen ditu.

Bilera hau bi urtean behin ospatzen da, bi herrialdeetan txandaka. Aurreko edizioa Florentzian izan zen. Claudio Palomo irakasleak UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean zuzentzen duen taldeak antolatu du oraingoan kongresua, uztailaren 13tik 15era. Hizlarien artean, nazioarteko ospe handiko adituek ez ezik, ikertzaile gazteek ere –batzuk gure inguruakoak-  parte hartuko dute, kongresuak diru-laguntza kopuru handia lortu baitie.