'Rosas' liburuaren aurkezpen-ekitaldia
Noiz eta non
2019/04/11, 19:00 - 00:00
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Marina Zubia Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko ikasleak “Rosas” (Létrame) poesia liburua aurkeztuko du, Casa del Libro liburu dendan (Askatasunaren Hiribidea, 12. Donostia).
Ekitaldi irekia da.
Erreseina: HAZTEN IKASI NUEN. Dena bare-bare zegoenean, agertu eta iraultza bat egin zenuen nire sentimenduekin. Ez zen ez su-etenik ez banderarik egon, eztandak baino ez, zeinak pixkanaka isiltzen joan baitziren. Hasiera batean, gure artekoa sua zen; orain, berriz, ez da gelditzen errautsen hondarrik ere. Letra bihurtu ditut utzi zenituen hutsune guztiak, eta, horrela, zu gutxiago maitatzen ikasi dut neure burua gehiago maitatzeko. Kaos honen barruan, zalantzaz beteriko hondamen honetan, orri hauen aurrean biluztea lortu dut, neure istorio propioa idazten jarraitu ahal izateko. Orain, zu galdu eta gero, irabazle naizela sentitzen dut.