euskaraespañol

Redes sociales campusa

Ardiak unibertsitatean!

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2025/06/24

NON: Leioako Campusa. NOIZ: 2025eko ekainaren 24a. NORK: Egoi Markaida. EHU.

 

Gaur goizean ustekabeko bisita batekin egin dugu topo Leioako Campusean. Inguruko baserri batetik ihes egin eta Ostalaritzako baratzean hiru ardi agertu dira (ama eta bi kumeak). Bere ibilaldi laburrak irribarre batekin utzi du bat baino gehiago, eta normala zirudien astearte bat gogoratzeko moduko anekdota txiki bihurtu du. Inork baldin badaki zein espezietakoak diren, esan diezagula!

 

Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.

Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus