-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Arte STEAM Irekia erakusketa
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/05/21 Noiz arte: 2025/06/21
Kokapena
Vitoria-Gasteizko Ingenieritza Eskola
Nieves Cano 12. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Gasteizko Ingeniaritza Eskolak Arte STEAM Irekia erakusketa antolatu du, Wall Drawing 2025.Luanda eta Wall Drawing 2025.Berlin artelan serieak aurkeztuko dituelarik. Pieza horiek giza identitatea aztertzen dute, ikus-geometriaren eta diseinu grafikoaren bidez, eta ni garaikidearen konplexutasunari buruzko gogoeta egiten dute. Serie biek ehun errotuladorearen, satisats hariaren eta krotxet edo kakorratz katearen teknikak erabiltzen dituzte, ikusizko arteen eta pentsamendu egituratuaren arteko mugetan kulunkari.
Obrak hainbat parte hartzailek sortu dituzte elkarlanean, barne direla ikasleak, irakasleak eta ikertzaileak, gestio eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonala (TEKAZEL), eskolako langileek, EHUTERPE koruko kideak, familiarrak eta publiko orokorra. Diziplinarteko lankidetza honek proposamen artistiko paregabea sortzen du, hainbat ikuspegi eta esperientzia uztartzen dituena.
Arte STEAM Irekia erakusketa 2025eko maiatzaren 21etik ekainaren 21era egongo da zabalik, eta sarrera librea izango du.
Gai honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ondoko esteketan kontsulta daiteke: