-
EHUren Adimen Artifiziala, Ingeniaritza Kimikoa eta Hezkuntza, munduko 200 onenen artean, gaikako Shanghaiko Rankingaren arabera
-
Karabela portugesa, alga toxikoak eta Kantauri itsasoko beste biztanle berri batzuk
-
«Paisaiari eusteko komeni da baserriak birgaitzea eta berrerabiltzea»
-
Unibertsitate eredu propioa aldarrikatu du errektoreak EHUren ikasturtearen irekieran
-
EHUk kalera aterako du zientzia oraingoan ere, Ikertzaileen Europako Gauean
Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloiak enigma ezkutatzen zuen
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2026/06/25
NON: Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloia. NOIZ: 2026ko ekainaren 24an. NORK: Komunikazio Bulegoa.
Badugu gure Photocampus ‘EHUn ezkutatutako txokoak’ saileko irabazle berria. Oraingo honetan Ane Aberasturi López izan da, Ingeniaritza Mekanikoa eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradu bikoitzeko ikaslea, ‘Glass Drawing 2024.Malaga’ obra non dagoen aurkitu zuena.
Enigma berri hori zaila zen, obra ez dagoelako Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan bertan, Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloian baizik. "Lehiaketa modu egokia iruditzen zait egunero ondoan egonda ere alde batera uzten ditugun leku eta gauzak ezagutarazteko. Pixka bat kostatu zitzaidan aurkitzea, izan ere, banekien urtero obra berri bat egiten dutela eta ez neukan lokalizatuta", azaldu digu Anek.
Arte STEAM Kolaboratiboa Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan garatutako ekimena da, artea, zientzia eta teknologia integratzen dituena espazio komunetan parte hartzeko sormen-prozesuen bidez.
Halaber, eskerrak eman nahi dizkiegu gainerako parte-hartzaileei egin duten ekarpenagatik, eta gogorarazi nahi dugu hilabete bakoitzeko azken ostegunean txoko ezkutu berri bat argitaratuko dugula... bai eta zozketa berri bat ere. Ezagutuko al duzue hurrengoa?
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi ahal duzu atal honetan zuk egindako irudia argitaratzea? Bidali, mesedez, honako helbide honetara: campusa@ehu.eus