-
Emakumeak eta Zientzia: lau ikertzaile-belaunaldi XXI. mendeko erronkei aurre egiteko
-
Seguridad, miedo y ciudadanía: el joven magrebí como chivo expiatorio
-
Euskarazko Wikipedia, lehena!
-
Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko anatomia tailerra berritzeko lanak hasiko dira otsailean
-
Welcome to the University of the Basque Country
Artea Zientziaren zerbitzura: Manex San Sebastian saridun Ilustrazio Zientifikoko VI. lehiaketan
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2026/02/18
NON: Plentziako Itsas Estazioa (PiE-EHU) NOIZ: 2026ko otsailaren 12an NORK: Mitxi.EHU.
Manex San Sebastianek irabazi du Plentziako Itsas Estazioak antolatutako Bizkaiko Golkoko urpeko fauna eta florari buruzko Ilustrazio Zientifikoaren VI. lehiaketa. Saritutako lana itsas-anemona baten ilustrazioa da. San Sebastianen hitzetan “Ohiko protagonista izan ohi diren itsas-espezieetatik —arrainak, krustazeoak edo marrazoak, esaterako— aldendu nahi izan dut, eta arreta Anemonia viridis espeziean jarri. Bizkaiko Golkoan oso ohikoa eta ezaugarri nabarmena izan arren, askotan oharkabean pasatzen den organismoa da. Hala ere, funtsezkoa da kostaldeko ekosistema harritsuetan, eta bere kolore aberastasunak eta morfologia konplexuak kontraste handia egiten dute itsas hondoaren iluntasunarekin. Lan honen bidez, protagonismoa eman nahi izan diot, eta begirada geldoago eta arretatsuago bat proposatu, isilak eta mugimendurik gabeak izan arren, gure ingurune naturalaren parte ezinbestekoa diren organismo horiei."
Saritutako artistak EHUko Arte Ederretako Fakultateko Sorkuntza eta Diseinuko Gradua amaitu ondoren Ilustrazio Zientifikoko Masterra egin zuen. Master horri esker, ilustrazio zientifikoaren munduan murgildu zen, eta ordutik, proiektu ugari garatu ditu; hala nola, Bergarako Laboratorium museoarentzat HISTORIUM karta-joko didaktiko ilustratua edo Norarte Visual Science-rekin elkarlanean burututako tailerrak. Esperientzia hori diseinu grafikoarekin eta animazioarekin uztartzen du, betiere helburu berari jarraituz: ideiak irudi bihurtzea, sormenaren bidez begirada berriak eta jakin-mina pizteko.
