-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Bikote polita
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2021/05/31
NON: Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza. Donostia. NOIZ: 2021eko maiatzaren 26a NORK: Arantza Muñoz. Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetza.
Lepidopteroek, tradizionalki, tximeletak (egunekoak) eta sitsak (gauekoak) hartzen dituzte bere baitan; dena dela, batik bat gauez ibiltzen diren eta jantzi eta laboreei kalterik egiten ez dieten tximeletak izendatzeko termino egokiena falena da. Gaueko paboi handia falena bat da, gure eskualdeko handienetako bat, eta apiriletik aurrera ikus dezakegu gure zelaietan. Gauez ibiltzen badira ere, zenbait ale ikus daitezke atseden hartzen egunez; une horretan dira zaurgarrien, beraz, ikustea zailtzeko, tonu arreak hartzen dituzte. Tximeleta, falena eta sits gehienak, bere burua defendatzeko, larba fasean (beldarrak) jaten dituzten landareen toxinak pilatzen dituzte. Espezie horrek, bai eta gaueko paboi txikiak ere, harrapakariak nahasteko, begiak diruditen bi orban handi dituzte hegaletan.
Xehetasun horiek guztiak ikus ditzakegu Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzaren lorategiko enbor batean pausatuta dagoen Saturnia pyri (Denis & Schiffermüller, 1775) gaueko paboi handiaren bikotean, Arantxa Muñozen argazkiari esker. Marta I. Saloña Bordas auzitegiko entomologo eta UPV/EHUko irakasle erretirodunak idatzi du testua.
Saileko argazki guztiak Photocampusen.
Udaberri (berezi) honi buruz zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus