euskaraespañol

Redes sociales campusa

Bilboko Hezkuntza fakultateko promozio berriaren graduazio ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/02/16, 12:00

Kokapena

Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Ostiralean, otsailaren 16an, 12:00etan,  Bizkaiko Campuseko Areto Nagusian, Gizarte Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako Graduen eta “Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak Masterraren” 2022-2023 ikasturteko graduazio ekitaldia egingo da.

Guztira graduatu dira 478 lagun:

  • Gizarte Hezkuntzako Graduan, 112
  • Haur Hezkuntzakoan,155
  • Lehen Hezkuntzakoan, 193
  • Psikodidaktika Unibertsitate Masterrean, 18

Bestalde, promozioko sari bereziaren aintzatespena jasoko dute hurrengoek:

  • Gizarte Hezkuntza: Gorka Gómez Iribar y Eider Herreros Perea
  • Lehen Hezkuntza: Laura Montalbán Miralles y Enara Retes Núñez
  • Haur Hezkuntza: Nekane Aristondo Casado y Estibaliz Martínez Sainz

Ekitaldiaren egitaraua honako hau izango da:

  • Hezkuntza fakultateko dekanoak, Urtza Garayk, hartuko du hitza.
  • Omenaldia erretiroa hartu duten fakultateko irakasleei eta TEKAZELei
  • 2022-2023ko promozioaren aitabitxiak, Adnan Boughlala hezitzaile sozialak, hartuko du hitza.
  • Promozioko Sari Berezien aktaren irakurketa eta omenaldia.
  • Omenaldia egresatuei eta unibertsitateko masterra gainditu dutenei.
  • Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen hitzak.
  • Eva Ferreira UPV/EHUko errektoreak itxiko du ekitaldia.
  • UPV/EHUko abesbatzaren emanaldia.