-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Bilboko Ingeniaritza Eskolak Enplegu eta Enpresak Aurkezteko Jardunaldia-2023 antolatu du San Mames estadioan
Noiz eta non
2023/02/16, 09:30 - 14:00
Deskribapena
San Mames estadioan (24. atea)
Rafael Moreno Pitxitxi z/g (Bilbo)
Otsailaren 16an, osteguna, 09:30ean, Enplegu eta Enpresak Aurkezteko Jardunaldia egingo da San Mames estadioan. Jardunaldi horretan, Bilboko Ingeniaritza Eskolako 68 enpresa eta 450 ikasle bilduko dira, baita lan aukeraren bila dabiltzan eskola bereko ingeniaritzako tituludunak ere. Enpresa parte-hartzaileen kopurua iaz baino % 20 handiagoa izango da.
Ostegun goizean, stand bat izango dute futbol estadioko instalazioetan enpresak, klusterrak, eta siderurgian, aholkularitzan, mekanikan, telekomunikazioetan, zibilean, energian, elektronikan, automobil-industrian, espazioan, aeronautikan edo informatikan aitzindari diren zentro teknologikoek. Stand horretan, ingeniari gisa karrera profesionala hasteko interesa duten egungo eta etorkizuneko ingeniariekin jarriko dira harremanetan.
Hamarkadetako tradizioarekin ekimen horretan, Bilboko Ingeniaritza Eskolak ikastegiak bere lidergoa sendotu du ikasleen laneratzean, hainbat erakundek berretsita. Horrela, Lanbide-k UPV/EHUko tituludunei buruz egindako azken txostenean jasotzen denez, ingeniaritzako jarduera tasa % 94 da, enpleguarena % 86 eta langabeziarena % 9. Enpresek adierazten dutenez, horrek animatu egiten ditu enpresak Eskolak antolatzen dituen jardunaldi mota horietan parte hartzera, kontratatzeko profesionalak aurkitzeko zailtasunak dituztelako.
Ikastegiak laneratzean lidergoa du Espainiako industria ingeniaritzako campusak kontuan hartuta eta Everis Fundazioak ere halaxe adierazi du urteetan, erakunde enplegatzaileen beharretara hobekien egokitzen den eskolatzat jo baitu.
Bilboko Ingeniaritza Eskolak eskaintzen duen kualifikazio eta espezializazio altu hori berretsi egiten da, halaber, Shangaiko unibertsitateen rankingean zentroak ematen dituen azpiarloek betetzen dituzten posizioak ikusirik. Hortaz, Eskola 151-200 artean kokatzen da Materials Science & Engineering arloan; 201-300 artean Energy Sciences & Engineering eta Telekomunikazioak arloetan eta 301-400 ingeniaritza mekaniko, elektriko eta elektronikoan.
Ekitaldiari eta parte hartzen duten enpresei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero:
https://www.ehu.eus/eu/web/bilboko-ingeniaritza-eskola/jepe23