-
8.600 ikasle berrientzako aurkezpen saioak hasiko dira bihar EHUn
-
EHUko talde batek dekagono formako egitura bat aurkitu du Saturnoko hodeietan
-
Karabela portugesa, alga toxikoak eta Kantauri itsasoko beste biztanle berri batzuk
-
2050erako autosufizientzia energetiko justu eta publikoa lortzeko aukerak
-
Iván Pérezek nautika arloko MAL onenaren saria jaso du
Bizkor RS26ren aurkezpena
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/06/27, 11:00
Kokapena
Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Formula Student Vitoriak, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ikasleek osatutako taldeak, Bizkor RS26 monoplaza elektriko berria aurkeztuko du larunbatean, ekainak 27, 11:00etan, Arabako hiriburuko Andre Maria Zuriaren plazan. Bizkor RS26 monoplaza elektrikoak Formula Student motorsport formatuko hainbat probatan hartuko du parte.
Ekitaldian izango dira Jorge Tejedor Núñez, EHUko Arabako Campuseko Ekintzailetza, Enplegagarritasun eta Transferentziako zuzendaria, Maria Nanclares, Gasteizko Udaleko Sustapen Ekonomikoko zinegotzia, Ander Larrinaga, Arabako Foru Aldundiko Garapen Ekonomiko eta Berrikuntzako zuzendaria, eta Idoia Aguillo Otaduy, Vital Fundazioko zuzendari exekutiboa.
Aurkezpenean monoplazaren ezaugarri teknikoak ezagutaraziko dira, lantaldeko sail bakoitzeko kide baten ahotik.