euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Kongresua

BrainHack Donostia 2025: Neurozientzietan etorkizun inklusiboa eta jasangarria eraikitzen

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2025/11/19 Noiz arte: 2025/11/21

Kokapena

Areto nagusia - Joxe Mari Korta Zentroa
Avenida de Tolosa 72. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

BrainHack Donostia (BHD) nazioarteko ekitaldi paregabea da, ikasleak, ikertzaileak, sektoreko profesionalak eta, oro har, neuroirudiaren aplikazio eta tresna aurreratuenak aztertzeko biltzen den komunitatea da. BrainHack ekimen globalaren barruan (www.brainhack.org), BHDk ikerketa irekia, kolaboratiboa eta arduratsua sustatzen du, hitzaldi magistralak, tutorial praktikoak eta proiektuetan oinarritutako talde-lanak batuz.

Basque Center on Cognition, Brain and Language-ko (BCBL) doktoregoko ikasle ikertzaileek, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) laguntzaz, antolatutako ekitaldi bat da, ikertzaile gazteen zientzia, ideiak eta ametsak gure lurraldetik kanpora ezagutarazteko zientzia erkidegoan. Aurten, BHDk iraunkortasuna eta inklusibitatea landuko ditu. Ingurumen-aztarna murriztearren, baliabide berrerabilgarrien alde egiten du, catering-erako elikagai aukera ekologikoekin, garraio aukera garbiekin eta material berrerabilgarrien erabilketekin. Ekitaldiaren nazioarteko izaera dela eta, hitzaldi eta proiektu guztiak ingelesez egingo dira

Topaketa azaroaren 19tik 21era izango da EHUko Joxe Mari Korta Zentroan, Donostian. Programak nazioarteko adituen hitzaldiak izango ditu: burmuina eta hizkuntza, informatikaren karbono aztarna murrizteko estrategiak, R-n eredu estatistiko aurreratuak eta zientzian erreproduzigarritasuna sustatzeko ikuspegi berriak. Hitzaldiekin batera, tutoretzak eta elkarlaneko proiektuak eskainiko dira, parte-hartzaile hasiberrien zein ikertzaile aurreratuen ekarpenak ongietorriak izango dira.

BrainHack Donostiaren muinean neurozientzia dagoen arren, berez diziplinartekoa gertakaria da. Hainbat arlotako ikertzaileen eta ikasleen parte-hartzea aktiboki sustatzen du (informatika, ingeniaritza, hizkuntzalaritza, psikologia eta datuen zientzia adibidez), ideien trukea aberasteko eta diziplinarteko kolaborazioak sustatzeko.

BrainHack Donostiaren helburua ez da soilik zientzia aurreratzea, baita nazioarteko agertokietan ikusgarritasuna handitzea ere, ibilbide profesionaleko ikertzaileei prestakuntza-aukera baliotsuak eskainiz eta inguruko erakunde akademiko eta ikertzaileekin harreman sendoagoak sustatuz.

Izen-ematearen deialdia zabalik egongo da azaroaren 15era arte (urriaren 15era arte, beherapen bereziak lortzeko aukera eskaintzen da). Eman izena esteka honetan: BrainHack Donostia Registration.