euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

EHUn Euskara gara

Euskal Herriko Unibertsitateak bat egin du Korrikaren 24. edizioarekin, eta bere hiru campusetatik gertu igaroko da. Atzo Gipuzkoako Campusa zeharkatu zuen, Donostian

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2026/03/26

Juana Goizueta campuseko errektoreordeak eta Marian Iriarte Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako errektoreordeak lekukoa hartu zuten | Argazkia: EHU

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) bat egin du martxoaren 19tik 29ra Korrikaren 24. edizioarekin, eta bere hiru campusetatik gertu igaroko da. Atzo Korrikak Donostiako kaleak zeharkatu zituen eta eguerdi aldera EHUko campusa zeharkatu zuen. 1756. kilometroan, Juana Goizueta campuseko errektoreordeak eta X-k lekukoa hartu zuten. Kilometroaren buruan egon ziren, EHUko unibertsitate-komunitatearen ordezkari gisa. Hurrengo hiru kilometroetan, Psikologia, Informatika, Kimika, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultateak eta Ingeniaritza eta Arkitektura eskolak izan ziren kilometro horien buruan. Aurretik, goizean, Amara auzoan, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Gipuzkoako atala izan zen bere kilometroaren buruan. EHUri egokitzen zaizkion kilometroak egingo ditu gaur Leioan, ostiralean Gasteiztik, eta igandean, martxoaren 29an, Bilbotik.