-

“Aurrekontu hauek EHU paralisira daramate”
-

Beharren diagnosia eginda EHUk 607 milioi euroko aurrekontu-premia duela adierazi die alderdiei
-

El enemigo invisible que viaja en los barcos
-

Abian da Zientzia Astearen 25. edizioa, EHUko zientzia-dibulgazioaren jaialdi nagusia
-

Isiltasuna haustea: haurren aurkako sexu-abusuak eta gizarte-erantzukizuna
‘Donostia is Science’ kongresua abian da
Albert Fert Nobel saridunak jarduera zientifikoari amaiera emango dio
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2025/05/28

2025. urtean zehar, Kimika Fakultateak bere 50 urteak ospatuko ditu, jarduera-programa zabal eta askotarikoarekin. Antolatutako ekimenen artean, asteazken honetan, maiatzak 28, ‘Donostia is Science’ kongresua izango da. Bertan, lurraldeko ikerketa-zentroetan kimikarekin lotutako ezagutza-arloetan lan egiten duten 150 ikertzaile, gazte eta senior inguru bilduko dira. UPV/EHUko Kimika Fakultateak antolatzen du kongresua, Donostia International Physics Center (DIPC), Materialen Fisika Zentroa (CFM), POLYMAT, NanoGUNE, BiomaGUNE, CIDETEC eta Biogipuzkoa ikerketa-zentroen laguntzarekin.
Gur goizean kongresuaren inaugurazio ekitaldia egin da eta bertan parte hartu dute Juan Ignacio Pérez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak, Jon Umerez Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerketako errektoreordeak eta Jon Mattin Matxain Kimika Fakultateko dekanoak.
Bere hitzaldian, Kimika Fakultateko dekanoak balioa eman dio unibertsitate-zentro horretan garatutako ikerketa zientifikoari (8 Euskadi Sariak, atxikituta dauden bi Nobel Saridunak, Principe de Asturias sariduna), lortutako proiektu europarrei, bai eta proiekzio handiko gazteen eta fakultate horretatik jaiotako lau ikerketa-zentro garrantzitsuren lanari ere: Materialen Fisika Zentroa, CIDETEC, Donostia International Physics Center eta POLYMAT. “Eragile hauekin guztiekin eta hirian dauden beste ikerketa eragileekin batera gure urtebetetzea ospatu nahi dugu-esan du Jon Mattin Matxaine- gure inguruan dauden eragileekin sinergia berriak bilatzeko asmoz. Orain arte egindako lanaz gozatzeaz gain, gerora begira etorriko zaizkigun erronka berriei aurre egiteko elkarlana ezinbestekoa da, eta indarrak metatzeko asmoz kongresu honek aukera berriak irekitzea du helburu, Donostian lan egiten dugun ikertzaileon elkar ezagutza bultzatuz eta gazteek egindako lanari ikusgarritasuna emanez. Donostian lan egiten dugun 150 ikertzaile inguru eta atzerritik ekarritako 10 puntako ikertzaile elkartuko gara egun hauetan Donostian, itxiera hitzaldia Albert Fert Nobel Saridunak emango duelarik. Kimika Fakultateko dekanoa izanik, niretzat plazer handia kongresu hau bidelagun hauekin burutzea, eta espero dut elkarlan estuago baten hasiera besterik ez izatea. Elkarrekin, geroa askoz ere oparoagoa izango dugu, ikerkuntza zientifikoan ere".
Hiru egunetan zehar, maiatzaren 28tik 30era, kimika organikoan, ezorganikoan, analitikoan, kimika fisikoan, biokimikan, polimeroetan aritzen diren kimikariek zein ezagutzaren arloko gertuko zientzialariek (biologoak, medikuak, fisikariak, materialen zientziak, ingeniariak...) sintesi kimikoari, biomedikuntzari, material eta energia berriztagarriei, polimeroei eta horien aplikazioei, biomaterialei, bateriei eta antzeko gaiei buruzko esperientzia eztabaidatu eta partekatuko dute. Zientzia-ekitaldi honen helburu nagusia da lankidetza berriak ezartzea eta UPV/EHUko KImika Fakultatearen eta lurraldean dauden beste Ikerketa zentroen artean dauden loturak finkatzea; hiriko ekosistema zientifikoa sustatzea; lurraldean prestatzen diren ikertzaile gazteen ikerketa aurrerapenak zabaltzea; eta, kimikako hainbat arlotako eta zientziaren beste adar batzuetako zientzialari arrakastatsuak erakartzea. Kongresuan zehar 8 osoko aurkezpen, 8 berezi, 32 ahozko aurkezpen labur eta 66 poster egingo dira.
Kongresuaren amaiera ostiralean, maiatzaren 30ean, izango da, 15:30ean, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko areto nagusian (HEFA I), Albert Fert Fisikako Nobel saridunak, Kimika Fakultateko Itzal Handiko Irakasleak, emango duen emanaldiarekin.






