euskaraespañol

Redes sociales campusa

José Luis de la Cuesta, Gema Varona eta Alejandro Müller, Donostiako ‘enbaxadore’ berriak

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2021/11/18

Donostiako 'enbaxadore' berriak eta agintariak. Argazkia: Kursaal

José Luis de la Cuesta, Euskal herriko Unibertsitateko Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendaria, Gema Varona, institutu horretako ikertzaile Doktore iraunkorra, eta Alejandro Müller Ikerbasque ikertzailea (POLYMAT eta UPV/EHUko Kimika Fakultatea) izendatu dituzte Donostiako ‘enbaxadore’ 'berri, datorren urtean antolatuko dituzten kongresuengatik: José Luis de la Cuesta eta Gema Varona ‘17th International Symposium of the World Society of Victimology 2022’ kongresuagatik eta Alejandro Müller aldiz, ‘XVII Simposio Latinoamericano de Polímeros (SLAP) 2022’ topaketagatik. Azken hori ezin izan zen entrega ekitaldira joan eta David Mecerreyes (POLYMAT eta UPV/EHUko Kimika Fakultatea) eta Carmen Mijangos (ICTP-CSIC) izan zituen ordezkari.

Donostia Turismoak eta Kursaalak sustatutako 'Enbaxadore' programaren helburua da estatuko zein nazioarteko ekitaldi garrantzitsuak Donostiara eta Gipuzkoara ekartzea, eta kongresuak antolatzen dituzten pertsonen lana aintzatestea. Ekitaldia Miramar Jauregian ospatu zen eta bederatzi 'Enbaxadore' berriez gain, Eneko Goia Donostiako alkate eta Donostia Turismoko presidenteak, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusi eta Kursaal Elkarguneko lehendakariak, Isabel Aguirrezabala Donostia Turismoko zuzendari-kudeatzaileak eta Iker Goikoetxea Kursaaleko zuzendari-kudeatzaileak parte hartu zuten.