euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

‘El sentido de la Hermenéutica' liburuaren aurkezpena

Noiz eta non

2015/03/10 2015/03/10

Deskribapena

Astearte honetan, martxoak 10, 19.00etan, unibertsitate pabilioiko ELKAR Campus liburu dendan (Apraiztarrak, 1), Luis Garagalzaren ‘El sentido de la Hermenéutica. La articulación simbólica del mundo'  liburua aurkeztuko da. Idazlan honek hirutariko ardatz tematikoak dauzka: filosofiak hizkuntzarekin (eta alderantziz) mantentzen duen harreman estuaren ikerketa; filosofian den sinbolismoaren presentziari jarraipena; eta, azkenik, oso oro har, "gaitzaren problema" generitzokeenari buruzko hausnarketa. Hiru gai hauei esker, abiapuntu egokia eman ahal zaio hermeneutikaren abenturari, filosofiaren berraragiztatze bat izanik.

Luis Garagalza (Bilbo, 1959) doktorea da Deustuko unibertsitatean eta Filosofia saileko irakaslea Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean. Bere ikerketa ildoak hermeneutika, filosofia, hizkuntza, sinbolismo eta kulturaren arteko erlazioak jorratzen ditu. Argitara eman ditu ‘La interpretación de los símbolos' (1990), ‘Introducción a la hermenéutica contemporánea' (2002) eta lankide gisa aritu da A. Ortiz-Osés-ekin batera ‘Euskal mitologia/Mitología vasca' (2006) idazlanean. Halaber, Eranos-Jahrbücher-en artikulu ezberdinak itzuli ditu.

Honako hauek hartuko dute parte aurkezpenean:
- Luis Garagalza, liburuaren idazlea.
- Javier Alonso Aldama, UPV/EHUko Ikasketa Klasikoak saileko irakaslea.
- Egoitz de la Iglesia, filosofian doktore eta irakasle.